Ikusi Makusi.Zer ikusi?
Marka bat
ikusten dena
Sarean
Ikusi Makusi Nor naizen.
Kaixo, Itziar naiz
Komunikazio instituzionalean aritu ondoren, 2014an nire kasa hasi nintzen lanean. Harrezkero erakunde, enpresa eta proiektuetako online komunikazio zerbitzuak kudeatzen ditut, batipat sare sozialak eta
web-copywriting zerbitzua (helburuak lortzeko idazmena).
Zure proiektua bizitza istorio bat da, zeinak zure bezero potentzialen edo jarraitzaileen behar/desio bati erantzuteko aktibatzen baituzu.
Ezinbestekoa da publiko horrekiko harremana zaintzea eta elikatzea,
bizi garen mezuen gaindosia kontuan hartuta.
Eta horretarako hementxe nauzu.
Niri buruz hemen ->
Ikusi Makusi Zer egiten dudan.
COPYWRITING
Zure publikoaren beharrei eta nahiei erantzuteko idazmena.
Mezu landuak sortzen ditut zure xede-publikoa informatzeko eta motibatzeko, haien beharretara eta lehentasunetara egokituz, emaitza eraginkorrak eta neurgarriak lortzeko.
SARE SOZIALAK
Zure proiektuaren testu- eta irudi- nortasuna islatzen duten edukiak.
Zure markaren aintzatespena handitzen laguntzen dizut, zure publikoarekiko
hartu-emana indartuz. Emaitza nabariak zure sare sozialen eta online publizitatearen estrategietan.
EMAIL MARKETING
Zure bezero eta zure lead-entzako buletin eta posta erakargarriak.
Neurrira sortuko dizkizut edukiak zure publikoarekin duzun harremana sendotzeko eta salmenta-aukerak areagotzeko
Ikusi Makusi Non nabilen.
Ikusi Makusi Zer dioten niri buruz.
Itziar profesional aparta da sare sozialen eta web orriaren kudeaketan. Horri esker, enpresaren ikuspegia antolatu ahal izan dugu, eta gure zerbitzuak hobeto zehaztu.
Olatz Berastegi
Harremanak Elkarteko Zuzendaria.
Itziarrek modu aktiboan lagundu eta parte hartu du SAROBE Arte Eszenikoen Zentroan gure enpresak kudeatzen duen proiektuaren web orria sortzen. Haren laguntza eta dedikazioa funtsezkoak izan dira proiektua definitzeko, eta "kanpo-begirada" horrek beste ikuspegi baliotsu bat ekarri du gure web-orria sortzeko.
Proiektua zehazteko aparteko trebetasunak erakusteaz gain, funtsezko zeregina izan du gure sare sozialak sortzeko eta kudeatzeko. Haren ikuspegi proaktiboa eta sortzailea agerikoa izan da gure proiektuaren alderdirik berritzaileenak eta sortzaileenak nabarmentzeko moduan, gure komunikazioa aberastu duen kanpo-begirada baliotsua eskainiz.
Bere konpromisoa eta profesionaltasuna sendoak izan dira prozesu osoan zehar, eta proiektuaren indarguneak ulertzeko eta nabarmentzeko duen gaitasuna ezinbestekoa izan da arrakasta orokorrerako.
Jaione Jauregi
Sarobe Kultur Guneko kudeatzailea